Tolosaldeko Ahotsa

Jon Umerez: "Mendia, basoa eta inguruneari lotutako herria da Alkiza"

Ataria 2014ko urtarrilaren 15a
Tolosaldeko Ahotsan goizeko albistegian izan dugu gonbidatu Jon Umerez Alkizako alkatea. Herriko gora beheren inguruan hitz egin digu.

Besteak beste, eskola txiki geratu zaiela aipatu digu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin harremanetan ari direla egoera konpontzeko. Fagus Alkiza interpretazio zentroa da herrian azkenaldian martxan jarri duten egitasmo nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!