Truke azoka izango da igandean Alkizan

Ataria 2013ko maiatzaren 15a

Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta, eta Ekarri behar ez duzuna eta eraman behar duzuna lelopean, truke azoka izango da datorren igandean Alkizan, 10:30etatik 14:30etara bitarte. Orotariko produktu eta zerbitzuak trukatu ahal izango dira. Mahai bat jarri nahi izanez gero, aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera idatzi edo 943 693 930 telefono zenbakira deitu beharko du.

Azokaz gain, ekintza gehiago izango dira: 11:00etatik 12:30era, pala, errusiera, areto-dantza, birziklapen eta barruari begira izeneko tailerrak; 12:30etan, Dirurik Gabe Elkartearen aurkezpen ekitaldia; eta 14:00etan, truke-bazkaria, bertaratutakoek eramandakoekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!