Liburutegia eta kultur etxea itxita egongo dira abuztuan

Biek ala biek uztailaren 30a izango dute azken lan eguna. Oporren ondoren, abuztuaren 24an zabalduko dute liburutegia, eta kultur etxea, berriz, irailaren 1ean.

Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea eta liburutegia itxita egongo dira abuztuan. Bi zerbitzuek uztailaren 30a izango dute azken lan eguna, eta oporretan egongo dira abuztuaren amaierara arte. Jaiegunen ondoren, abuztuaren 24an zabalduko dute liburutegia, eta kultur etxeak, berriz, irailaren 1ean berreskuratuko du ohiko jarduna.

Alegiako Udalak liburutegiko erabiltzaileei gogorarazi die uztailaren 30a izango dutela udarako liburuak hartzeko azken eguna. Gimnasioko bazkideek, berriz, txartela erabilita sartu ahal izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!