Gaur hasi eta igandera arte ospatuko dituzte Alegian herriko festak. Udaletxeko balkoian jaien hasierako suziria Ricardo eta German Intxausti argazkilari eta txistularien senitartekoek piztu dute aurten. Zehazki, German zenaren arrebak, Ixiar Insaustik ekarri ditu gogora, eta alkatearekin batera piztu du suziria. Halaber, balkoian izan dira haien ondorengoak ere —seme-alabak eta ilobak— eta haiek arduratu dira txintxarria udaletxeko balkoira jaisteaz eta konfetia zein karameluak jaurtitzeaz.
Udalaren egitarauan zein Bibalabirjen jaien egitarau alternatiboan askotariko jarduerak izango dituzte datozen egunetan adin eta gustu guztientzat, eta igandean erreko dute txintxarria festak agurtzeko.