Hausnarketaren arrakasta

Ataria 2026ko ekainaren 15a

Hondoaz galde. Biderako sintesiak liburua aurkeztu dute Mikel Artola alegiarrak eta Jon Sarasua irakasleak Alegiako Gaztetxean.

Elkarren artean hausnartutakoak jendaurrean aurkeztu dituzte Mikel Artola alegiarrak eta Jon Sarasua irakasleak Alegiako Gaztetxean. Ekimena elkarlanean antolatu dute gaztetxeak eta Intxurre Elkarteak, eta arrakasta izan duela nabarmendu dute: «Aurkezpena baino gehiago, gaien inguruan solasean aritu ziren bertaratutako 60 lagunak».

Hondoaz galde. Biderako sintesiak I liburua ondu dute elkarrekin Artolak eta Sarasuak, eta bien arteko elkarrizketen zein hausnarketen emaitza da. Nola liburuan, hala aurkezpenean gogoeta egitera gonbidatzen dute irakurlea, besteak beste, bizitzaz, espiritualtasunaz eta gaur egungo erronkez.

Duela 15 urte elkar ezagutu eta elkarrizketa batzuetatik abiatuta iritsi dira alegiarra eta aretxabaletarra hausnarketa hauetara. Bi belaunaldiren (37 eta 60) arteko elkarrizketa moduan aurkeztu zuen Sarasuak, eta gaiari buruzko «gosea piztea», debatea sortzea eta norberaren gogoeta bultzatzea dute helburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!