Intxurreko kadeteak Gipuzkoako Kopako irabazle

Ataria 2026ko ekainaren 11

Intxurre Futbol Taldeak denboraldi amaierako ospakizuna maiatzaren 30ean egin zuen arren, igandean eman zuin denboraldi amaiera. Eta ezin hobeto, neska kadeteek Gipuzkoako Kopa irabazi baitzuten, Mariño taldeari irabazita. Partidan 1-1 amaitu ondoren penaltietara garaitu zuten.

Denboraldi amaierako ospakizunean, herriko plazan afari-merienda bat egin zuten, eta opariak banatu zituzten jokalarien artean. Futbol eskolako sortzaileari, Imanol Aizpuruari, oroigarri bat eman zitzaion. Aipamen berezia ere egin zitzaien Patxi Renobalesi eta Marijo Leundari hainbat urtetan Intxurren «buru-belarri» lan egiteagatik, eta aipamena jasotakoak «erabat eskertuak» sentitzen dira.

 

Denboraldiko emaitzei buruz, «oso denboraldi txukuna» egin dutela esan du klubak. Maila guztietan eutsi diote kategoriari, eta denboraldi berriari begira jarrita daude Intxurrekoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!