Bihartik asteartera arratsaldez soilik zabalduko dute kultur etxea

Ataria 2026ko ekainaren 4a

Ekainaren 10etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da kultur etxea, hau da, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik.

Bihartik asteartera —ekainaren 5etik 9ra— arratsaldez soilik egongo da zabalik Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea. Alegiako Udalak iragarri duenez, zehazki, 15:00etatik 21:00etara eskainiko du zerbitzua.

Ekainaren 10etik aurrera ohiko ordutegia izango du kultur etxeak, hots, goizez zein arratsaldez egongo da zabalik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!