Jubilatuen Eguna ekainaren 28an —igandea— ospatuko dute Alegian. Goizetik arratsaldera hiru jarduera izango dituzte, zehazki, meza, bazkaria eta omenaldia.
Eguna 11:15ean hasiko dute zendu diren bazkideen omeneko mezarekin, eta 14:00etan izango da bazkaria, kultur etxean. Otordu horretan oroigarri bana emango diete «adinez nagusien» diren bazkideei: aurten, Pilar Nazabal Iraola eta Fidel Zubillaga Belokik jasoko dute aitortza.
Bazkarira joateko beharrezkoa izango da aurretik txartela erostea, eta horiek ekainaren 8tik 12ra salduko dituzte kultur etxean, 11:00etatik 13:00etara. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez diren herriko jubilatuek, berriz, 42 euro.