Guardiara irteera egingo dute ekainaren 3an

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Erretiratuen elkarteko artxibo irudia. ATARIA

Alegiako Jubilatuen elkarteak antolatu du irteera, eta maiatzaren 18tik 22ra eman ahal izango da izena, kultur etxeko bigarren solairuan. Goizean abiatu eta arratsaldean itzuliko dira.

Alegiako Jubilatuen elkarteak Guardiara (Araba) irteera egingo du ekainaren 3an —asteazkena—. Interesa dutenek maiatzaren 18tik 22ra eman ahal izango dute izena, kultur etxeko bigarren solairuan, 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 53 euro.

Goizean abiatuko dira Alegiatik, zehazki, 9:15ean, eta 11:00etan iritsiko dira Guardiara. Bertan hamaiketakoa egin eta, ondoren, Santa Maria elizan bisita gidatua izango dute. Bazkaria 14:00etan egingo dute, eta 18:00etan abiatuko dira bueltan Guardiatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!