Bi jarduera liburuaren nazioarteko egunaren inguruan

Ataria 2026ko apirilaren 13a

Bi ekimen prestatu dituzte: batetik, hainbat egunez egin ahal izango den erronka bat; eta, bestetik, Liburuaren Nazioarteko Egunari buruzko erakusketa.

Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta Alegiako Liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu data horren inguruan. Ospatzen aurretik hasiko dira eta, guztira, bi egitasmo prestatu dituzte.

Hain zuzen, batetik, hilaren 20tik 23ra egiteko erronka bat antolatu dute: herrian zehar egiteko jolas bat prestatu dute, eta parte hartzaileek liburu bakoitza dagokion idazlearekin lotu eta emaitza liburutegian entregatu beharko dute. Antolatzaileek aurreratu dute «sorpresatxo bat» izango dutela parte hartzen duten guztiek.

Eta, bestetik, erakusketa bat ere prestatu dute. Liburuaren Nazioarteko Egunari buruzkoa izango da erakusketa, eta liburutegian ikusgai egongo da apirilaren 20tik 24ra. Alegiako Udaletik herritarrak aipatutako jardueretan parte hartzera gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!