Boskatu taldeak irekiko du Herriarteko Txapelketako bigarren fasea

Ataria 2026ko apirilaren 13a

Alegiako saioaren artxiboko irudia.

Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bigarren itzulia. Tolosaldetik Boskatu taldeak irabazi du aurrera egiteko txartela, eta datorren asteburuan izango du saioa, Zaldibian.

Zortzi adarretan banatuta, eskualde bakoitzak badu bere irabazlea; Tolosaldean Alegiako Boskatu taldeak irabazi zuen lehen fasea, Goierrin Zumarraga-Urretxu 1 taldeak, Urolan Azpeitiako Zaharrek Berrik, Urola Kostan Zarauzko Allepuntak, Buruntzaldean Hernanik, Donostia-Oarso-Bidasoan Irungo Txingudi A-k, Debagoienan Leintz taldeak, eta Debabarrenak Xarmaginakek.

Bigarren fasea ostiralean hasiko da; 19:00etan Zaldibiako kultur etxean ariko dira Boskatu eta Zumarraga-Urretxu 1 taldeak. Larunbatean Zaharrak Berri eta Allepuntak taldeak ariko dira Azpeitian.

Hilaren 24an Hernani eta Txingudi A taldeak ariko dira Hernanin, eta hilaren 25ean Leintz eta Xarmanginakek kantatuko dute Soraluzen. Finalaurrekoak maiatzaren 9an eta 16an izango dira, eta finala maiatzaren 30ean Aian.

Sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!