Alegiako Boskatuk irabazi du Tolosaldeko finala

Ataria 2026ko martxoaren 28a

Bart 200 lagun bildu dira Tolosako Alondegian eskualdeko finala ikusteko. Beasti taldeari gailendu zaio Alegiako Boskaturi.

Alegiako Boskatu taldeak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko txapelketako Tolosaldeko finala. Alondegia tabernan jokatutako final estuan, aurre hartu dio Beasti taldeari. 200 ikusleren aurrean jokatu da finala.

Honenbestez alegiarrak izango dira txapelketan aurrera egingo dutenak. Goierriko txapeldunen kontra arituko dira Zaldibin, hurrengo kanporaketan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!