Ataria TB

I. Txupitxu Bizikleta Eune ari dira egiten

Ataria 2025eko azaroaren 8a

Alegiako Txupitxu Kirol Klubak I. Txupitxu Bizikleta Eune antolatu du gaurko. Egun osorako egitaraua prestatu dute mendi bizikleta ardatz hartuta.

Eguraldiak ez die lagundu, baina, hala ere, enduro martxan 129 pertsonak hartu dute parte. Martxa bukatutakoan parrillada egingo dute, eta ondoren zinta karrera izango dute opariak banatzeko. 16:00etan egingo duten haurrentzako ginkana batekin bukatuko dute eguna.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!