Alegiako jaiak 2025

Euskararekin bat egin dute Alegian

Ataria 2025eko uztailaren 19a

Elkarretaratzean bildu dira Alegiako herritarrak festa bete-betean, euskararen alde egiteko.

Euskarak justizia behar duela aldarrikatzeko eskualde mailako elkarretaratzea Tolosan deituta bazegoen ere, Alegiako Udalak berea herrian bertan egitea erabaki du, «herria festetan murgildurik egonik, herritarrak Tolosara joateko zailtasunak izango zituztelako». Horrela adierazi du Alegiako alkateak Regina Sorarrainek, elkarretaratzea hasi berritan. 11:0ean elkartu dira herritarrak, udaletxe aurrean, Euskararekin bat leloa zuen pankartaren atzean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!