Intxurreko infantil mutilak bigarren, Donosti Cup-en

Ataria 2025eko uztailaren 17a

Alegiako Intxurre futbol taldeko infantil mutilek Donosti Cup torneoko Europa League faseko finala jokatu zuten, pasa den igandean, eta 1-3 galdu zuten AR Stars Academy taldearen aurka.

Aurrez, ekaina amaieran, Intxurreko kadete neskek Gasteiz Cup txapelketako Zilar mailan txapeldun izatea lortu zuten. Klubeko ordezkariek bi taldeak zoriondu dituzte.

Txapelketa hauekin, Intxurrek amaitutzat eman du 2024-2025 denboraldia. Erregional mailako gizonezkoen taldeak lortutako igoeraren ondorioz, 2025-2026 denboraldian, kadete mutilak eta erregional mailako taldea gorengo mailan ariko dira. Jubenilak, berriz, ohorezko ligan jokatuko dute. «Historian lehen aldiz hirurak batera», adierazi du klubak. «Urte gogorra izango da, maila eta exigentzia handikoa, baina ea hurrengo urtean ere guztion artean denboraldi polit bat osatzeko gai garen!», gaineratu dute.

Argazkiak: Intxurre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!