Intxurreko kadete neskak Gasteiz Cup-eko irabazle Zilar mailan

Ataria 2025eko uztailaren 2a

Futbolean lortu du irabaztea, Alaves taldeari penaltietan irabazita azken partida.

Intxurre futbol taldeko kadete neskek denboraldiari amaiera ezin hobea eman diote, Gasteiz Cup txapelketa irabaziz. Zilar mailan lortu dute garaipena, Alaves taldeari finala penaltietan irabazita.

Orain merezitako oporrak hartuko dituzte jokalariek. Bide batez, Intxurre futbol taldeko zuzendaritzak zoriondu egin du taldea eta eskerrak eman dizkie txapelketara joandako guztiei: jokalari, talde tekniko eta gurasoei.

Argazkiak: Intxurre

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!