Alegiako jaiak 2025

Sagardo dastaketarekin abiatu dituzte Bibalabirjen jaiak

Leyre Carrasco 2025eko uztailaren 16a

Alegiako Gaztetxeko kideek antolatutako Bibalabirjen festa alternatiboak hasi dira; Intxurre Futbol Taldeak jaurti du txupina arratsaldean, eta horrekin batera sagardo dastaketa egin dute, trikitilariek girotuta.

Karmengo Amaren jaiak ari dira ospatzen Alegian, eta horrekin batera, Gaztetxeko kideek antolatutako Bibalabirjen festa alternatiboak ere hasi dira. Intxurre Futbol Taldeak jaurti du txupina arratsaldean Bulebarrean. Horren ostean, sagardo dastaketa egin dute, Eider eta Maider trikitilariek alaituta. Iluntzean, zahagiardoa, erromeria, DJa eta kulero eta kaltzontzilo karrera izango dituzte, besteak beste.

KARMENGO EGUNA

Karmengo Amaren jaiak ere martxan dira, eta gaur, Karmengo eguna izan dute Alegian. Goizean, Haatik dantza konpainiaren Errimak Bi Oinetan emanaldia izan da ikusgai plazan, eta arratsaldean, berriz, Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldia. Hala ere, iluntzera arte izango da zertaz gozatu bertan; bingoa, zahagiardoa eta kontzertuak izango dituzte, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!