Alegiako jaiak 2025

Errimak bi oinetan

Leyre Carrasco 2025eko uztailaren 16a

Haatik dantza konpainiaren emanaldia izan da ikusgai goizean, Alegiako plazan. Eguraldia alde izan arren, itzalaren babesean bildu dira herritar ugari.

Karmen eguna dute gaur Alegian, eta dantzarako tartea ez da faltako egun guztian zehar. Goizean, esaterako, Haatik dantza konpainiaren Errimak Bi Oinetan emanaldia izan da ikusgai, plazan. Hala, oholtza gainean izan dira Jon Arsuaga, Libe Sukia, Nagore Zabala, Leire Romero eta Iñigo Etxeberria dantzariak, Unai Elizasu zuzendariaren gidaritzapean. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna, eta horien bidez kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua eman die dantzariek.

Goizeko emanaldian herritar ugari izan dira plazaren bueltan, eta eguraldia alde izan arren, denak itzalaren babesean bildu dira. Arratsaldean ere dantzara beste tarte bat izango dute Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldiarekin. Plazan izango da, 18:00etan, eta ondoren, dantzaldi librea izango da.

Hala ere, iluntzera arte izango da zertaz gozatu, gaur, Alegian:

  • 20:30. Bingoa, plazan.
  • 21:00. Zahagiardoa zubian.
  • 22:30. Puro Relajo taldearen kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!