Donosti Cup-eko partidak gurean

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Astelehenean hasi zen 33. Donosti Cup futbol txapelketa. Bertako nahiz atzerriko 900 taldek hartuko dute parte, eta partidak Donostian ez ezik, beste hainbat herritan jokatuko dituzte, Alegian —argazkian— eta Tolosan, kasu.

Gaur bezala, bihar ere, Alegiako Elorri futbol zelaian eta Usabalgo futbol zelaian partidak jokatuko dituzte 15:30ean eta 15:15ean hasita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!