Haurrei bideratutako Intujai taldearen Artearen komedian murgiltzen emanaldiak zabaldu du egitaraua gaur arratsaldean. Aretoa beteta, adin guztietako herritarrak gerturatu dira lehen obraz gozatzera. Beste zazpi hitzordu antolatu dituzte eta hurrena maiatzaren 9an, 22:30etan Zopa ikuskizuna ikusteko aukera izango da, Segurako Xirikara antzerki taldearen eskutik.