Festa giroa Alegiako pilotalekuan

Ataria 2025eko otsailaren 25a

Alegiako Herri Eskolako ikasleek herriko pilotalekuan ospatu dute inauterietako jaialdia. Orain arte prestatutako koreografiak aurkeztu dituzte taldeek jendaurrean.

Gain-gainean dira inauteriak, eta horren erakusle dira eskualdeko herrietako jaialdiak. Ez da salbuespena Alegiako Herri Eskola, eta orain arte prestatutako ikuskizunak jendaurrean aurkeztu dituzte gaur goizean, herriko frontoian.

Hainbat mailatako ikasleak taldeka banatu eta prestatu duten dantza erakutsi diete pilotalekura bertaratu direnei. Jaialdi amaieran irakasleak ere atera dira dantzalekura, eta ikasleekin batera dantzan bukatu dute ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!