Uraren Agentziak zabaldu du lizitazioa Franconiko zubiaren proiektua erredaktatzeko

Ataria 2025eko otsailaren 6a

Alegiako Franconi eskola zaharraren pareko zubia. I. GARCIA LANDA

Iazko azaroan iragarri zuten akordioa Uraren Euskal Agentziak eta Alegiako Udalak. Proiektuaren bitartez gaur egungo Franconi eskola zaharreko zubia ordezkatu eta ibaiaren ondoan arrapala bat eraikiko lukete, besteak beste.

Uraren Euskal Agentziak zabaldu du lizitazioa Alegiako Franconiko zubiaren proiektu teknikoa erredaktatzeko. Lanen helburu nagusia da eremu horren uholde-arriskua murriztea, T100etik T500era igaroz. Uraldi bat denboran errepikatzeko probabilitatea neurtzen du eskala horrek, eta 100 urtean errepikatzeko probabilitatetik, 500 urtean errepikatzeko probabilitatera igaroko litzateke.

Erlazionatuak

Uholde arriskuari aurre egiten

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoako Hitza-Imanol Garcia Landa 2025 urt 13

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!