Azkenekoz joko du bihar, Samek

Ataria 2024ko abenduaren 18a

Bihar egingo du, azkenekoz, Jo ezak berriro, Sam antzezlana Intxurre antzerki taldeak. Alegiako gaztetxean izango da, eta 20:30ean hasiko da.

Bihar, abenduaren 19an, Jo ezak berriro, Sam antzezlanaren azken emanaldia eskainiko du Intxurre antzerki taldeak Alegiako gaztetxean. Guztira, hamar emanaldi egin dituzte ekainaren 6ko estreinalditik.

Alegian hirutan egin dute, eta bina saio eskaini dituzte Ikaztegietan, Altzon, Tolosako Amarotz auzoan eta Amezketan; guztietan agortu ziren sarrerak. Alegiako gaztetxeko urteurrenaren ekitaldietan kokatu dute azken emanaldia, eta 20:30ean hasiko da. Bukatutakoan, Intxurre elkartean afari-merienda egingo dutela ere iragarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!