Aurrera darrai 'Bota erantzuna!' lehiaketak

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Argazkiak: Galtzaundi Euskara Taldea

Ibarrako kultur etxean izan zen lehen kanporaketa eta atzo bigarrena. Multinazionalak, Zigor naiz ni eta Amezketarrak taldeak aritu ziren Alegiako Elizpe zinean.

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako eta gazteei zuzendutako Bota erantzuna! lehiaketako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo, Alegiako Elizpe zinean. Multinazionalak taldeak 570 puntu eskuratu zituen, Zigor naiz ni taldeak 540 puntu eta Amezketarrak taldeak 470 puntu. Gaur jokatuko dute hirugarren kanporaketa 17:00etatik aurrera, Alegiako Elizpe zinean.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!