Ostiralean egingo dute ikasturteko azken emanaldia

Ataria 2024ko ekainaren 4a

Elorri pilotalekuan egingo dute dantza emanaldia. 22:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Alegiako Sutarri dantza taldeak ostiral honetan, ekainaren 7an, egingo du ikasturte amaierako dantza emanaldia. Herriko Elorri pilotalekuan izango da dantza ikuskizuna, eta 22:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Aurten 25 urte bete ditu dantza taldeak eta hainbat jarduera egin dituzte ikasturtean zehar urteurrena ospatzeko, horien artean, dantza taldearen eguna eta haren ibilbidea jasotzen zuen argazki erakusketa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!