Dantzan ospatu dute mende laurdena

Ataria 2024ko maiatzaren 4a

Alegiako Sutarri dantza-taldeak 25. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du gaur. Goizean kalejira egin dute; eguerdian, bazkaria; eta, arratsaldean, erromeria izango dute Elizagoien ahizpen eskutik.

Aterkiak eskuan hartuta atera dira Alegiako Sutarri dantza taldeko kideak mende laurdena ospatzeko kalejirara. Herriko ikastetxean bildu eta kalez kale ibili dira Lasko txarangak girotuta, eta geldialdietan plaza dantzak, fandangoak eta arin-arinak dantzatu dituzte, besteak beste.

Eguerdian 140 bat lagun bildu dituzte herri bazkarirako. Eta eguna borobiltzeko 16:30etik 19:00etara erromeria izango dute Elizagoien ahizpen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!