Alegiako Herri Antzerki Proiektuak jaso du Inaxio Begiristain kultur beka

Ataria 2024ko maiatzaren 8a

Iturria: Alegiako Udala

Ekainaren hasieran estreinatuko dute Jo ezak berriro Sam antzezlana.

Alegiako Intxurre Elkarteak iaz erabaki zuen Inaxio Begiristain Kultur Beka sortzea. Lehen deialdia egin dute jada eta Alegiako Herri Antzerki Proiektuak jaso du, 2024an bere ekimenak gauzatu ditzan. Proiektuaren helburu nagusia Alegian euskal antzerkiaren zaletasuna piztea eta horri eustea dela nabarmendu du Intxurre elkarteak, baita «euskarazko ekimen baten bueltan herritarrak batzea» ere. Era berean, Inaxio Begiristainen figura oroitzea eta transmititzea, belaunaldiak lotuz antzerki taldearen jarraipena lortzea eta urtero obra bat eskaintzea dituzte helburu, eta hain justu horregatik jaso dute beka. 

Azken puntu horri lotuta ari dira obra berri bat prestatzen, Jo ezak berriro Sam izenekoa. Ekainean estreinatuko dute eta herrian bertan hiru emanaldi eskainiko dituzte, eta beste herri batzuetara zabaltzeko asmoa ere badute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!