Alegiako Sutarri dantza-taldeak 25 urte bete ditu aurten eta joan den larunbatean ospatu zuten. Goizean goizetik hasita kalejiran bildu ziren dantza-taldeko kideak eta kalez kale aritu ziren giroa alaitzen. Eguerdian, 140 lagun baino gehiago bildu eta bazkaria egin zuten herriko plazan; eta, eguerditik iluntzera, erromeria izan zuten Elizagoien ahizpen eskutik.