Palestinaren aldeko ekimenak egin dituzte Alegian

Ataria 2024ko martxoaren 16a

Alegian hainbat jarduera egin dituzte gaur goizean Palestinako biktimen omenez. Alegiako Gernika-Palestina elkarteak antolatu ditu ekimenak, eta egoera salatzea eta gogoraraztea izan dute helburu.

Alegian Palestinaren aldeko hainbat ekimen egin dituzte astean zehar. Asteartean hitzaldia eman zuen Txente Rekondo irakasle eta nazioarteko analistak, eta gaur egin dituzte beste hainbat jarduera. Lehenengo, Palestinako biktimen omenez olerki bat irakurri, lore-sorta bat eskaini eta isiltasun minutua egin dituzte kultur etxearen ondoko olibondoan; jarraian elkarretaratzea herriko plazan; eta goiza amaitzeko leku berean hainbat postu jarri dituzte: Gernika-Palestina Elkartasun Sareari buruzko informazio gunea; ekimena diruz laguntzeko postua; elkartasuna adierazteko materialarekin beste bat; eta, horrez gain, Alegiako hainbat arabiarrek jatekoa eta edatekoa prestatu dute eta horiek dastatzeko aukera ere izan da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!