Serigrafia tailerra egingo dute martxoaren 25ean Intxurre elkartean

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Gaztelun egindako serigrafia tailer bateko une bat.

Intxurre elkartean egingo dute ekimena, eta parte hartzeko helduek izena eman behar dute kulturkabina@gmail.com helbidera idatzita.

Martxoaren 25ean serigrafia tailer bat egingo dute Alegian, Intxurre elkarteak antolatuta. Egun horretan ibai ondoko pasealekuko parkean dagoen arBasoak muralean oinarrituta kamisetak egiteko aukera izango dute herritarrek. Goizean hamabi urtetik aurrerakoen txanda izango da eta, arratsaldean, LH1 eta LH6 bitarteko haurrena. Helduek hamabost euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz, hamar. Izena emateko kulturkabina@gmail.com helbidera idatzi behar dute helduek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!