Alegiako kirol eta kultur etxea itxita egongo da otsailaren 9an, 12an eta 13an

Ataria 2024ko otsailaren 6a

Ostegunean, otsailaren 8an, goizez soilik egongo da irekita eta hurrengo asteazkenean, hilaren 14an,  berreskuratuko du ohiko ordutegia.

Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea itxita egongo da inauterietan. Otsailaren 8an, osteguna, 10:00etatik 13:00era egongo dira zabalik kultur etxea eta liburutegia eta, aldiz, itxita egongo da hilaren 9an, 12an eta 13an. Datorren asteko asteazkenean, hilaren 14an, zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.

Itxita dagoen egunetan gimnasioko erabiltzaileek txartelekin sartu ahal izango dute 07:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!