Bi finalak erabakita geratu dira

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Eguberrietako Pala Txapelketako finalak Alegian jokatuko dira ostiralean, hilaren 29an. Pilota jaialdia 19:00etan hasiko da eta lehenik emakumeen finala jokatuko da, ondoren gizonena.

Azken finalerdiak asteburuan jokatu ziren eta bertan lortu zuten finalerako txartela Ekhiñe Balerdik eta Ane Kerejetak. Aurrean Uxue Olano eta Joana Tolaretxipi zituzten, eta partidako emaitza 25-9koa izan zen. Finalean Enara Mancicidor eta Nagore Murua izango dituzte aurkari.

Gizonezkoetan, lehen finalerdian Odei Arregi eta Alex Sanchez nagusitu ziren Loidi-Etxeberriaren aurka. 25-8koa izan zen emaitza. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan zen. Urdangarin eta Goitia nagusitu ziren 25-18, Loidi- Urtzi bikotea finalik gabe utziz. Ostiralean, beraz, Arregi-Sanchezek Urdangarin-Goitiaren aurka jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!