Joseba Jimenezek artisau lanak jarri ditu erakusgai

Ataria 2023ko abenduaren 20a

Thailandiatik eta Indonesiatik ekarritako eta berak egindako zurezko materiala egongo da, urtarrilaren 5era arte.

Joseba Jimenez Kaxkagorri alegiarrak erakusketa jarri du Alegian. Thailandiako, Indonesiako eta berak egindako artisau lanak jarri ditu ikusgai, eta erosteko aukera ere izango da. Jubilatuen atzeko lokalean egongo dira zurezko kutxak, egur lanak, jokoak, musika tresnak edota pitxiak abenduaren 24ra bitarte, abenduaren 29tik 31ra eta urtarrilaren 3tik 5era, 17:00etatik 21:00etara. 

Jimenezek 26 urterekin, mundua ezagutzeko eta bidaiatzeko grinak bultzatuta Alegia utzi zuen eta hainbat lurraldetan izan ostean, Thailandian finkatu zen, zehazki, Koh Tao irlan. «Bakea eta lasaitasuna» topatu duela bertan azaldu du, baina, hori bai, etxearekiko eta Euskal Herriarekiko herrimina asetzeko urtero, urte bukaeran Alegiara itzuli ohi da. Bidaia bertatik ekartzen dituen artisau produktuak ikusgai eta salgai jartzeko aprobetxatu ohi du. Adierazi duenez, azken urteetan Alegian denboraldi luzeagoak ari da egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!