Finalerdiak izango dira jokoan larunbatean

Ataria 2023ko abenduaren 19a

Ezkerrean, Zabala eta Rodriguez, eta eskuinean, Loidi eta Erleaga, final-laurdenetako partida hasi aurretik.

Alegiako Eguberrietako Pala Txapelketan, gizonezkoen final-laurdenak izan ziren jokoan asteburuan. Finalerdien jardunaldian, gizonezkoen eta emakumezkoen partidak izango dira.

Alegiako Eguberrietako Pala Txapelketaren lehen jardunaldia izan da jokoan asteburuan, eta bertan gizonezkoen txapelketaren final-laurdenak jokatu dira. Lehen partidan, Julen Loidik eta Urtzi Erleagak 25-21 irabazi zioten Andoni Zabala eta Mikel Rodriguezi. Bigarrengoan, Ganix Astigarragak eta Mikel Goitiak 8-25 irabazi zioten Ander Loidi eta Yulen San Migueli. Hirugarrengoan, Odei Arregik eta Alex Sanchezek 25-20 irabazi zioten Iker Lizaso eta Iban Aldalurri. Azkenik, Josu Salegik eta Josu Etxeberriak 25-222 irabazi zioten Alain eta Aratz Luixa anaiei.

Finalerdietako jardunaldia larunbatean, 16:00etan, Alegiako Elorri pilotalekuan egingo da. Lehen partidan, Maddi Iriondo eta Uxue Aranburu bikoa Enara Macicidor eta Nagore Muruaren aurka ariko dira. Bigarrengoan, Odei Arregi eta Alex Sanchez bikoa Josu Salegi eta Josu Etxeberriaren aurka. Hirugarrengoan, Uxue Olano eta Joana Tolaretxipi bikoa Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejetaren aurka. Laugarren eta azken finalerdian Ganix Urdangarin eta Mikel Goitia bikoa Julen Loidi eta Urtzi Erleagaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!