Alegiako Jubilatuen elkartea abenduaren 26an hasiko da bazkideen 2024ko kuotak kobratzen. Hilaren 30era bitartean egunero egongo dira elkartearen egoitzan 10:00etatik 12:00etara, eta bertatik pasatzen diren bazkideek 12 euroren truke berritu ahal izango dute urteko bazkidetza. Bazkide txartela erakustea ezinbestekoa izango da eta gabonsaria ere banatuko dute.