Alegiako Udalak urtarrilean egingo du kultur etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina

Ataria 2023ko abenduaren 18a

Ordainketa helbideratu gabe dutenek urtarrilaren 31a baino lehen egin beharko dute; helbideratuta dutenei, berriz, otsailaren hasieran kobratuko diete.

Alegiako Udalak urtarrilean gauzatuko du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko datorren urteko kanpaina. Ordainketa ezberdina izango da helbideratuta dutenen eta ez dutenen artean.

Ordainketa helbideratuta dutenei otsailaren hasieran kobratuko diete zenbatekoa. Norbaitek bazkide izateari utzi nahiko balio, urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi beharko luke eta txartela kultur etxean itzuli.

Ordainketa helbideratuta ez dutenek eta 2024an bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, berriz, urtarrilaren 31a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.

Informazio gehiago jasotzeko jo Alegiako Udalaren web orrialdera, joan kultur etxera edo deitu 943 65 46 98 zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!