Alegiako Gabonetako hainbat jardueratan izena emateko epea zabalik

Ataria 2023ko abenduaren 12a

Izen-ematea egiteko azken eguna datorren asteartea, abenduaren 19a, izango da. Alegiako Udalaren web orrialdean eta aplikazioan egin daitezke izen-emateak.

Alegiako Udaleko Kultura batzordeak Gabonetarako antolatu dituen hainbat jardueratarako izena emateko epea zabaldu du. Abenduaren 19a izango da azken eguna, eta hiru jardueratan eman daiteke izena:

  • Olentzeroren eta Mari Domingiren eta erregeen etorreretan zuziarekin ateratzeko: LH4tik aurrerako haurrek eman ahal izango dute izena. Izena emateko aukera lotura honetan.
  • Erregeen etorreran Jose eta Maria bezala ateratzeko: LH3koentzat. Izena emateko aukera lotura honetan.
  • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran, San Silbestre krosean eta errege etorreran boluntario modura laguntzeko: Gurasoei zuzenduriko deialdia. Izena emateko aukera lotura honetan.

Lotura horiez gain, Alegiako Udalaren web orrialdean eta aplikazioan egin daitezke izen-emateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!