Zerbeza Ferie egingo dute Alegiako gaztetxean

Ataria 2023ko azaroaren 7a

Datorren asteko ostiralean, azaroaren 17an, izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da egitaraua, eta gauera arte luzatuko da.

Datorren astean Zerbeza Feria egingo dute Alegiako gaztetxean. Azaroaren 17an izango da, ostiralean, eta arratsaldeko zazpietatik gauera arte hainbat jarduera antolatu dituzte.

EGITARAUA
  • 19:00. Ateak irekitzea.
    • Euskal Herriko hamar garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da.
  • 19:30. Zigor DZ.
  • 21:00. Zahagi ardoa.
    • Gaztetxeak mahaiak jarriko ditu, eta janaria norberak eraman beharko du.
  • 23:00. Kontzertua: Onki Xin.
    • Sarrera: 6€
    • Jarraian: Zigor DZ.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!