Desobiratu beharreko hainbaten senideei harremanetan jartzeko dei egin die Alegiako Udalak

Ataria 2023ko urriaren 26a

Udalak ez du lortu harremanetan jartzea desobiratu beharreko hainbat pertsonen senideekin. Familiarteko horiek hamabost eguneko epea dute udalarekin harremanetan jartzeko.

Duela egun batzuk jakinarazi zuen Alegiako Udalak hilerriko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko lanei berrekingo ziela azaro erditik aurrera. Lanak epeka egingo dituzte, eta aldi bakoitzari dagozkien familiekin harremanetan jarriko da udala. Dena dela, ez dute lortu harremanetan jartzea hainbat pertsonen senideekin, eta horien zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Familiarteko horiek hamabost eguneko epea dute udalarekin harremanetan jartzeko.

Zerrenda kontsultatzeko egin klik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!