Lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko prozesuari berrekingo dio Alegiako Udalak

Ataria 2023ko urriaren 17a

Alegiako hilerria.

Azaro erditik aurrera hasiko dira, hainbat fasetan gauzatuko dira lanak eta epe bakoitzean dagokien familiekin harremanetan jarriko dira.

Pandemiaren aurretik hasi zen Alegiako Udala herriko hilerriko lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzen. Pandemia iritsi zenean, ordea, guztia bertan behera geratu zen eta, orain, lan horiek berrabiarazi dituzte: azaroaren erditik aurrera hasiko dira eta hainbat fase gauzatuko dira. Alegiako Udalak adierazi du "gai delikatua" dela eta familiei "harreman zuzen pertsonalizatua" emango zaiela: "Epe bakoitzari ekin aurretik, behar besteko aurrerapenarekin, Udala familiekin harremanetan jarriko da prozesuaren berri emateko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!