Abenduaren 14ra bitarteko kultur egitaraua antolatu du Alegiako Udalak

Ataria 2023ko urriaren 25a

Hurrengo ekimena ostiralean izango da, hain zuzen, Andoni Mutiloaren Sex sua ikuskizuna. Zinean izango da, 22:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Alegiako kultur etxean.

Alegiako Udaleko kultura batzordeak datozen asteetarako kultur egitaraua antolatu du. Joan den larunbatean hasi zen egitaraua harri jasotzaileen XVI. Txintxarri Sariarekin, eta Urrak eta Izena IV.ak irabazi zuten. Hurrengo hitzordua, berriz, ostiral honetan izango da: Sex sua ikuskizuna.

Aipatutakoez gain, astez aste hainbat motatako ekimenak antolatu dituzte, besteak beste, datorren asteartean (urriaren 31ean) Gau Beltzaren harira jarduerak arratsaldean zein iluntzen eta ipuin kontaketak azaroan zein abenduan. Beste hainbat ekimen, berriz, aurrerago iragarriko dituzte, kasurako, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunekoa (azaroak 25) eta euskararen egunekoa (abenduak 3).

ALEGIAKO UDAZKENEKO KULTUR EGITARAUA
  • Urriaren 31a, asteartea
    • Ipuin kontaketa liburutegian: Xanduli Manduli, animen gaueko kontuak.

      • 17:00 6-9 urte bitartekoentzat

      • 17:30 10-12 urte bitartekoentzat.

    • Gau Beltzeko tailerrak kultur etxean.

      • 16:30-17:30 HH2-HH5 mailak (heldu batekin etorri beharko dira).

      • 17:30-18:30 LH1-LH3 mailak.

      • 18:30-19:30 LH4-LH6 mailak.

      • Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da urriaren 23tik 27ra udaletxeko web orrian edo kultur etxean.

    • 20:00etan 0,0 zahagi ardoa 12-16 adin tartekoentzat eta photocall-a.

  • Azaroaren 14a, asteartea
    • Ipuin kontaketa liburutegian, Ixabel Agirresarobe. 17:00
  • Azaroaren 20a, astelehena
    • Xexili egunaren harira, ganbara kontzertua kultur etxeko areto nagusian. 18:30
  • Azaroaren 25a, larunbata
    • Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.
      Aurrerago iragarriko dituzte jarduerak.
  • Abenduaren 3a, igandea
    • Euskararen eguna.
      Aurrerago iragarriko dituzte jarduerak.
  • Abenduaren 14a, osteguna
    • 17:00etan, liburutegian ipuin kontaketa: Abentura zirraragarria. Perli eta Koxkolo.
    • 18:00etan, liburutegian irakurle taldea: Azpimarrak. Nerea Balda.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!