Herriko parkeak atondu ditu Alegiako Udalak

Ataria 2023ko urriaren 13a

Alegiako parke bateko etxola konponduta. ALEGIAKO UDALA
Jolaslekuen inguruak garbitu eta haurrentzat arriskutsuak izan zitezkeen jolasak konpondu dituzte udaleko langileek.

Alegiako Udaleko langileek txukunketa lanak egin dituzte herriko jolaslekuetan. Parkeen inguruak txukuntzearekin batera, haurrentzat egoera arriskutsuan egon zitezkeen hainbat jolas konpondu dituzte. Esate baterako, ibai ondoko pasealekuko parkean etxola bati estalki berria jarri diote eta txirrista baten ertz bat konpondu dute.

Lan horietako batzuk udalak hauteman ditu eta beste batzuk, berriz, herritarrek proposatu dituzte Alegiako Udalaren aplikazioaren bidez. Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei, eta gonbidatu ditu komunikazio kanal horiek erabiltzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!