2023/10/27 22:00

Antzerkia

Antzerkia
Alegiako zinea., Alegia

Andoni Mutiloak ‘Sex sua’ izeneko ikuskizuna eskainiko du Alegiako zinean. Obrako protagonista nagusia Hiruki da eta ez du genero zehatzik. Ligatzeko aplikazioen erabileraren ondorioz gure ohiturak nola ari diren aldatzen azalduko du hasieran eta hortik abiatuta, zenbait kontzepturi buruzko azalpenak emango ditu: desira, zer den sexya izatea, gure beharrak vs. gure jokaera…

Emanaldi horretarako sarrerak urriaren 18an, asteazkena, jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroko prezioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!