Zabalik da epea diru laguntzak eskatzeko Alegiako Udalean

Ataria 2023ko irailaren 28a

Urriaren 18ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak diru laguntzak jasotzen dituzten taldeek zein eragileek.

Alegiako Udalak herriko taldeei eta eragileei ematen dizkien diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Diru laguntza horiek jasotzeko interesa dutenek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute urriaren 18a baino lehen. Aipatu dokumentazioa aurkezteko hainbat modu daude: udaletxeko sarrera erregistroa, udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bidez eta postaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!