Alegiako Udalak festak posible egin dituztenak eskertu ditu

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Jai batzordearen eta boluntarioen lana azpimarratzeaz gain, ekintzetan parte hartu duten herritarrak ere eskertu ditu.

Alegiako festak amaitu diren honetan, udalak eskertu eta balioan jarri nahi du jai batzordeko kideek eta festetako egitarauko ekintzak gauzatu ahal izateko boluntarioek egin duten lana. «Festak hasi aurretik dena prest izateaz gain, jaiek iraun duten lau egunetan ekintza guztiak egin ahal izateko azpiegitura mugitu, ekitaldiak koordinatu eta bestelako lanak egin behar izan dituzte eta alegiarrek zein kanpotik etorri direnek ekintza horiez gozatu ahal izateko, gogotik egin behar izan dute lan. Mila esker denoi!», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!