Gaur agurtuko dituzte festak alegiarrek, eta egun osoko egitaraua izango dute aurretik. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldiarekin hasi dute eguna, eta herrian geratu direnek Eider eta Maider trikitilariek alaituriko dianaz gozatzeko aukera izan dute. Mendi bueltaren ostean, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa izan dute jubilatuek plazan. Salda beroa, haragi eta txorizo egosia eta barrengorriak izan dituzte aukeran. Bukaeran, bingoan aritu dira.
Bitartean, gaztetxoenek ere gozamenerako tartea izan dute. Izan ere, eskolako patioan jarri dituzten puzgarrietan aritu dira salto eta brinko goiz guztian zehar. Goizean nekatu ez direnek edo hortaz gozatzeko aukera izan ez dutenek arratsaldean izango dute horretarako aukera, 16:30etatik aurrera haurren parkea berriro zabalik izango baita.
Arratsaldeko egitaraua
- 16:30. Haur parkea eskolako patioan.
- 18:30. Apar festa.
- 18:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan, 12 eta 15 urte bitartekoentzat, eta ondoren, 16 urtetik gorakoentzat.
- 19:30. Joxe Mendizabalekin erromeria.
- 21:00. Zahagi ardoa plazan.
- 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.
- Ondoren. Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.
- 00:00. Jaien amaiera.