Atzo hasi ziren Alegiako Bibalabirjen jaiak, gaztetxeak antolatutako festa alternatiboak; txupinazoa, sagardo dastaketa eta zahagi ardoa egin zituzten. Gaur ere zahagi ardoa izango da, baina aurrez, arratsaldean, haurrentzako moduko egitaraua prestatua zuten, eta herriko txikienek ederki erantzun dute. Txotxongilo tailerra egin dute bazkal ondoren, eta 25 haur eta gaztetxo inguru gerturatu dira Bulebarrera.
Honakoa da hurrengo egunetarako egitaraua:
- Uztailak 13, osteguna.
- 17:30. Julen Magoa.
- 19:00. Akustikoa. Jone Alustiza (Eztandak antolatuta).
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 22:30. Kontzertuak: Arrixku eta Manitu.
- Uztailak 14, ostirala. Mozorro Eguna.
- 14:30. Bazkaria.
- Bazkal ondoren. Kuadrillen arteko jolasak.
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 22:30. DJ Gaua. DJ Expuela.
- 01:30. DJ Xirimiri.
- 04:30. DJ Goiko.
- Uztailak 15, larunbata.
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 22:30. Kontzertuak. Jikuri eta Hoben.
- 01:30. Likkle Selektah.
- 04:00. DJ Naza.
- Uztailak 16, igandea.
- 19:00. Akustikoa. Iraia Cambra.
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 22:30. Herriko bertsolariak.