Bibalabirjen jaiak, asteazkenetik aurrera

Ataria 2023ko uztailaren 10a

Iaz, herri kirol saioarekin eman zieten hasiera Alegiako bibalabirjen festei.

Urtero bezala, Alegiako gaztetxeak egitarau alternatiboa prestatu du herriko festetarako. Bulebarrean egingo dituzte ekitaldiak, asteazkenetik aurrera, eta igandean, herriko bertsolarien saio entzutetsua izango da.

Lehen eguneko sagardo dastaketa, ostiraleko herri bazkaria eta askotariko musika eskaintza izango dira beste urte batez Bulebarreko hitzordurik nagusienetakoak, txotxongilo tailer eta magia saioekin batera.

Egitaraua:
  • Uztailak 12, asteazkena.
    • 18:00. Igel eta toka txapelketa.
    • 19:00. Txupinazo alternatiboa.
    • 19:00. Sagardo probaketa, Eider eta Maider trikitilariekin. Sagardoak: Tolo Goena (Amezketa), Aldaiondo (Zurukuain), Beaxubi Txiki, Totunkamon, Tiburtxinea, Loidi eta Sosiasenea (Alegia), Belarmua eta Eletxe (Bedaio, Tolosa), Eguzkitza (Tolosa), Goikoetxe (Altzo) eta Zuzitza (Ugarte, Amezketa).
    • 19:30. Preso eta iheslarien aldeko argazkia.
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • 00:00. Erromeria: Soinuz blai.
    • 06:00. Gaupargazkia.
  • Uztailak 13, osteguna.
    • 16:00. Txotxongilo tailerra.
    • 17:30. Julen Magoa.
    • 19:00. Akustikoa. Jone Alustiza (Eztandak antolatuta).
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • 22:30. Kontzertuak: Arrixku eta Manitu.
  • Uztailak 14, ostirala. Mozorro Eguna.
    • 14:30. Bazkaria.
    • Bazkal ondoren. Kuadrillen arteko jolasak.
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • 22:30. DJ Gaua. DJ Expuela.
    • 01:30. DJ Xirimiri.
    • 04:30. DJ Goiko.
  • Uztailak 15, larunbata.
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • 22:30. Kontzertuak. Jikuri eta Hoben.
    • 01:30. Likkle Selektah.
    • 04:00. DJ Naza.
  • Uztailak 16, igandea.
    • 19:00. Akustikoa. Iraia Cambra.
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • 22:30. Herriko bertsolariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!