Aldaketa gauzatu eta Regina Sorarrain da alkate berria Alegian

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Orain arte EH Bilduk izan du Alegiako alkatetza. Gaurtik aurrera Aurrera Alegia plataformako hautetsiek gobernatuko dute herria.

Gaur eguerdian hartu dute kargua Alegiako bederatzi hautetsiek. Gehiengoa izango du legealdi berrian Aurrera Alegia taldeak eta oposiziora pasako da EH Bildu, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan hautagaitza independenteak 14 botoko aldearekin irabazi eta gero.

Regina Sorarrainek alkate kargua hartu du eguerdian egin duten osoko bilkuran.Eskerrak eman nahi izan dizkie bere taldkideei aurreko lau urteetan eta orain ere beregan jarritako konfiantzagatik. Herritarrei ere eskerrak ematearekin batera, jaso duten ardura "erantzukizunez, umiltasunez, ilusioz eta lanerako gogoz" hartzen dutela adierazi du alkateak. Emakumeenganako aldarria ere egin nahi izan du, "gu gaur hemen baldin bagaude, aurrekoek beraien ametsak albo batera utzi zituztelako delako, gureak bete ahal izateko".

Berekin batera, honako hautetsiek osatuko dute Alegiako udalbatza:

  1. Regina Sorarrain Lasa (Aurrera Alegia)
  2. Andrea Larrañaga Ceballos (Aurrera Alegia)
  3. Maria Jesus Gaztañaga Otermin (Aurrera Alegia)
  4. Jose Javier Zabala Murua (Aurrera Alegia)
  5. Maialen Landart Herrero (Aurrera Alegia)
  6. Edurne Arrayet Garmendia (EH Bildu)
  7. Alex Goikoetxea Pagola (EH Bildu)
  8. Asier Ezeiza Irazustabarrena (EH Bildu)
  9. Amaia Jimenez Arandia (EH Bildu)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!