Goiztiarrenek egin dute korri

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko abenduaren 31

Alegiako 11. San Silvestre krosa lehiatu dute goizean. Eskualdeko goiztiarrena izan da; umeen parte hartzearekin hasi eta helduen mailekin amaitu dute goiza, Alegian.

Urtezahar eguna berritasunez jantzi dute aurtengoan Alegian. Krosa beraren ordutegia aldatzeaz gain, ibilbidea ere moldatu dute. Goizez ekin diote korrika saioari alegiarrek, eta eskola parean izan dute irteera eta helmuga lehenengoz.

Lehiaketa baino kirol saioa izan da gaurkoa; izan ere, Alegian ez dute sailkapenik osatzen gaurko lasterketarekin. Guztien parte hartzea izaten da garrantzitsua, festa eguna bihurtuz Urtezahar eguna. 

Gaztetxoenek lasterketa amaituta, dortsala entregatu bezala, goxokiak eta napolitanak jaso dituzte hamaiketako gisa. 

Laguntzeko aukera

Dortsal mahaiaren ondoan, beste mahai bat ere bazuten ikusleek. Bira bidaia-ko lagunek ezarri dute mahaitxoa. Bertan ziren salgai kamisetak eta poltsak. Hain zuzen,  bertan eskuratutako diruarekin, Bira bidaian ari diren Ander Arandia alegiarrari eta Garbi Arroyuelo bilbotarrari, tandemean Ugandara iristen lagunduko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!